Oñatiko Ganbara Abesbatza
Memorandum
Aitor Biain, zuzendaria
Ekainak 14 · 20etan
Arteko Santutegia · Artziniega (Araba)
Sarrerak: 7€
*Salmenta online edo presentziala kontzertuaren egunean.
Sarrerak erosi
PROGRAMACruxifixus (A.Lotti)Dormiva dolcemente (G.Gabrieli)
Die Himmel erzählen die Ehre Gottes (H.Schütz) Laudibus (W.Byrd)
Locus Iste (A. Bruckner)Christus factus est (A. Bruckner)
Love Tempest (E.Elgar)
Darthulas Grabesgesang (J.Brahms)
Ave Maria (F.Biebl)
Let my love be heard (J.Runestad)
Ner ner (J.Runestad)
We beheld once again the stars (Z. Randall Stroope)Jubilate deo (K.Matsushita)
Lau teilatu (Arr: A.Cadario)
Ama begira zazu (V.Zubizarreta)
Sagastipean (J.Busto)
Musika denboraren eta espazioaren mugak gainditzen dituen hizkuntza unibertsala da eta giza ahotsa da ezagutu dugun tresnarik zaharrena eta, sarri, hunkigarriena.
Ganbara Abesbatzako ahotsek, mendeetako adierazpen artistikoen erakusle den programa honekin, zenbait aro zeharkatzen dituen bidaia bat egitera gonbidatzen zaituzte. Ahots mistoen saio honetan, garai historikoak irudikatzen dituzten soinuen arragoan murgilduko gara MEMORANDUM programaren eskutik; Lotti eta Gabrielliren errenazimentuko musikaren handitasunetik Bruckner maisuaren erromantizismoak darion pasioraino eta Matsushita eta Runestaden XX eta XXI. mendeko berrikuntzaraino.
Interpretatuko diren harmoniak eta melodiak ahots-musikaren aniztasuna goraipatzen dute, hainbat belaunaldietako entzuleak denboraz gaindiko edertasunarekin lotzen dituen zubi bilakatuz. Azken finean, musika giza izaeraren adierazpen sakona da, denboran zehar batzen gaituena, eta ‘MEMORANDUM’ programa horren lekuko da.
Oñatiko Ganbara Abesbatza
Oñatiko Ganbara Abesbatza 1994an 12 gaztek sortutako ahots nahasien abesbatza da. Urtez urte, ilusio berarekin, taldea haziz joan da, egun, Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean, 30 pertsona inguruko taldea osatu arte. Errepertorioan mota eta garai guztietako lanak ikus ditzakegu: polifonia, folklorea, gospel, espiritualak… euskal folkloreak eta gaur egungo konposatzaileek abesbatzaren egitarauetan zati garrantzitsua osatuz.
Bi hamarkada baino gehiago bete dituen honetan, Oñatiko Ganbara Abesbatzak hainbat lehiaketetan hartu du parte, eta horren fruitua, hainbat lehenengo, bigarren eta hirugarren sari, lan baten interpretazio hoberenaren saria, zuzendari hoberenaren sari,… aitortza guzti hauek Euskal Herriko, Estatuko eta atzerriko abesbatzen lehiaketetan lortutakoak.
Sari guzti hauetaz gain, Ganbara Abesbatzak hainbat jaialditan hartu du parte eta kontzertu ugari eskaini du, Euskal Herrian, Estatuan zein atzerrian. Sortu zenetik gainera, hiru diska grabatu ditu: “SAGATZ”, 2004ko abenduan, "AMARAUN", 2014ko abenduan, “GURE BIDEA”, 2018ko azaroan.
Aitor Biain, zuzendaria
Klarinete, saxofoi eta kantu ikasketak egiten hasi zuen musika ibilbidea (Oñatiko Musika Eskolan). Ondoren, Kantu ikasketak (Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan), Musikaren Pedagogia ikasketak (Musikenen), Abesbatza eta Orkestra zuzendaritza ikasketak (Musikenen) eta Investigación musical masterra (UNIR) eta Gestión Cultural formakuntza jaso du. Bestalde, informatikan Ingeniaria da Mondragon Unibertsitatearen eskutik. Hainbat zuzendaritza ikastaro eta seminario egin ditu ospe handieneko irakasleekin. Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzaren, Bergarako Orfeoiaren, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren, Hots Abesbatzaren eta Ganbara Gazte-Txikiren zuzendaria da. Hainbat eta hainbat sari irabazi ditu, tartean Zuzendari onenari emandako bi sari (Tours/Frantzia eta Arezzo/Italiako nazioarteko lehiaketetan). 5 disko grabazio zuzendu eta editatu ditu eta 30 lanetik gora estreinatu. Aldizka, tailer eta seminarioak ematen ditu. KUP Taldean eta Suhar taldean abesten du. Honekin batera, Oñatiko Udal Musika Bandako kide da. 2019-21 denboraldian EHGA (Euskal Herriko Gazte Abesbatza)ko zuzendari izan zen Basilio Astulezekin batera.