top of page

Misaki Pascual
Piano fantasia

Uztailak 6 · 13 h.
Arteko Santutegia · Artziniega (Araba) 

Nola heltzen

Sarrerak: 7
*Salmenta online edo presentziala kontzertuaren egunean ordu lehenagotik.

220115 Misaki Prado-49 editatua 3 (1).JPG
PROGRAMA
 

L. van Beethoven
Sonata no 23 op. 57, “Appassionata”

I. Allegro Assai
II. Andante con moto - Attaca
III. Allegro ma non troppo - Presto

F. Liszt
Après une lecture du Dante: Fantasia quasi Sonata

 

M. de Falla

Fantasía Baetica

Programa honek pianoan sormena eta adierazpen askatasuna jorratzen ditu, piano literaturako maisulanen bidez. Beethovenen Appassionata Sonataren pasio erromantikotik hasita, programa fantasien ezaugarri den irudimenezko eta inprobisaziozko inspiraziora igarotzen da, Liszt-en Fantasia quasi Sonata edo Dante Sonata-rekin, eta, azkenik, Fallaren Fantasia Baetica-rekin. Egitura formalen desintegrazioaren bidez, hiru konpositore hauek —Beethoven, Liszt eta Falla— beren hizkuntza propioa aurkitzen dute.

 

Beethovenen Appassionata Sonata piano literaturako maisulanetako bat da. Bertan, konpositore alemaniarrak estilo-baliabideak erabiltzen ditu, lanari argi eta iluntasun kontraste izugarriak ematen dizkiotenak, pianoaren aukeren mugak aztertuz.

 

"Sonata Dante" edo, Liszten arabera, "Fantasia quasi Sonata" mugimendu bakarreko lana da, estrukturalki Sonata bat gogorarazten duena. Danteren "Jainkotiar Komedian" oinarrituta, Lisztek maisutasunez idazten ditu infernuko aienea edo inspirazio zerutarreko koralak gogorarazten dituzten gaiak.

 

Azkenik, Fallaren Fantasia Baetikoak espainiar folkloreko eta flamenko inspirazioko gaiak biltzen ditu mugimendu bakarreko obra batean. Arthur Rubinstein piano-jotzaile handiari eskainia, pianorako obra espainiarrik funtsezkoenetako bat da, kolorez eta ñabarduraz betea.

​​

Misaki Pascual

 

Espainiar eta japoniar jatorrikoa, Cumanán (Venezuela) jaioa eta Bartzelonan hezia, lau urterekin hasi zituen piano ikasketak. Misaki Pascualek hogei sari baino gehiago jaso ditu nazio eta nazioarte mailan. Bakarlari ibilbideaz gain, sarritan parte hartzen du ganbera-musikako hainbat taldetan, eta erregularki Europako hiri nagusietako areto nabarmenetan aritzen da.


Besteak beste, Dina Yoffe, Dmitri Alexeev, Hagen Quartett, Josep Maria Colom, Alba Ventura, Marie-Josèphe Jude, Paul Lewis, Akiko Ebi edo Marta Zabaletaren eskolak jaso ditu.


Misaki Pascual behin eta berriz gonbidatua izaten da Europako areto, jaialdi eta kontzertu-zikloetan jotzera, hala nola el Jardí dels Tarongers (Bertzelona),  Kulturverein Schloss Höch (Salzburgo), Saint Savingo Jaialdia (Frantzia), Solitär Kammermusiksaal (Salzburgo), Juan March Fundazioa (Madril), Boccherini Open Gold Jaialdia (Lucca), etab. Bere interpretazioen eta elkarrizketen grabazioak RTVEko Radio Clásican eta Catalunya Musican eman dira.


2024tik Madrilgo Goi Mailako Errege Musika Kontserbatorioko piano departamentuko irakaslea da.

bottom of page