Entrebescant
Atzerriaren abestia
Pablo Fernández Cantalapiedra, txirula eta panderetak
Livia Camprubí Bueno, fídula
Alaia Belaunzaran Arruabarrena, arpa eta alboka
Beatriz Peña Rey, ahosta, zanfona eta pandero karratua
Victor Gallego Gutiérrez, tejoletas, danbor, perkusio txikiak, panderetak
Ekainak 22 · 20etan
Agustinen komentuaren patioa
Artziniega (Araba)
Sarrerak: 7€
*Salmenta online edo presentziala kontzertuaren egunean.
Sarrerak erosi
​
PROGRAMA
Trad. castellana - Todo lo cría la tierra
C. Huelgas - Plange, Castella misera
C. Huelgas - Conditor Kyrie a 2
Trad. Burgos - Ruedas tradicionalesC. Huelgas - Ave Maris Stella
Maitines de Sábado Santo - Plange, quasi virgoTrad. - Danza de pastores
Trad. Teruel - Letrillas del VÃa Crucis
CSM 166 - Como poden per sas culpas
Trad. castellana - Vengo de moler
El Cid Erdi Aroko Iberiar Penintsulako irudi zentraletako bat da. XI. mendeko bigarren erdialdean bizi izan bazen ere, ehun urte igaro ziren Mio Ciden Eresia idatzi zen arte, bere bizitzako azken urteak kontatzen dituen poema epikoa. Eresiaren ondoren pertsonaiaren inguruan hainbat lan idatzi ziren, hala nola Linage de Rodric Díaz (1195), la Crónica de veinte reyes (1284), zeinari esker Eresiaren lehen orrialdeak berreskuratu diren, Las Mocedades de Rodrigo (1360) edo Crónica particular del Cid, XV. mendekoa, lehen aldiz 1512an inprimatu zena. Aro Modernoan Campeadorren inguruan antzerki eta erromantze asko idatzi ziren.
El Cantar del destierrok Rodrigo Gaztelatik nola kanporatu zuten kontatzen du, Alfontso VI.a erregearen izenean bildu zituen Sevillako pariekin geratzea faltsuki leporatuta. Hala hasi zuen bere bidaia taifen lurralde mugakideetara, egungo Burgos, Soria eta Guadalajara probintzietara. Bertan, erregearen konfiantza berreskuratzeko konkistakanpaina hasi zuen.
Ciden jaiotzaren 975. urteurrena ospatzeko, Erdi Aroko musika eta Destierron ibiltzen dituen lurraldeetako ahozko tradizioa kontrajartzen dituen programa bat prestatu dugu. Manuscrito de las Huelgas (1400) lanean jasotako obrek eta gregoriar eta andalusiar tradizioetakoek bat egiten dute Gaztela eta Aragoiko segakantekin, gurpildantzekin eta jotekin, Eresiaren zatiak tartekatuz, Vivar eta Atienzaren arteko ibilbide hori bistatik ez galtzeko.
Hala, narratiba bikoitza sortzen da: lehenengo planoan, Rodrigo Díazen epopeia kantatzea, bere lurretik kanporatu zutena eta erregearen barkamenaren bila noraezean ibiltzera kondenatu zutena. Eta atzealdean, baina hari gidari gisa, Europako herri hustuenen historia aldarrikatzea eta bere kulturaondarea ospatzea.
​
​
Entrebescant
​
2015ean sortu zen, kontserbatorioko ikaskide batzuen jakinminaren ondorioz. Erdi Aroko errepertorioan espezializatutako musikari eta musikologoen taldea da gaur egun Entrebescant. Taldearen helburua da ondare hori zabaltzen eta mantentzen laguntzea eskuizkribuen transkripzioak eginez eta beren bertsioak aurkeztuz.
Azken bi urteetan nazioko eta nazioarteko hainbat ziklo eta jaialditan parte hartu dute. Gainera, Erdi Aroko errepertorioa zabaltzeko konpromisoa mantentzen dute, eskoletan eta kulturazentroetan jarduera pedagogikoak antolatuz eta entzule berrietara iristeko diziplinarteko proiektuak garatuz.
Alaia Belaunzaranek, Livia Camprubík, Bea Peñak, Pablo F. Cantalapiedrak eta Víctor Gallegok musika historiko eta tradizionalei eskaintzen dieten dedikazioa hartu eta historiarekiko eta letra zaharrekiko duten gustuarekin uztartu dute proposamen honetan. Ikerketaren eta jatorrizko iturrien bidez, Entrebescantek ahozko eta idatzizko tradizioen eta horiek garatu diren testuinguru eta lekuen arteko loturak aztertu nahi ditu, dena sorrarazten duen lurralde hori aldarrikatzen duen programa batean.