Trihotz
Tronboi, piano eta ilustrazioa zuzenean
Eloy Suárez, tronboia, tronpeta baxua eta sakebuta
Alicia Torrea, pianoa
Gerardo Sanz, irudigile grafikoa
Ekainak 2 · 13etan
Arteko Santutegia
Sarrerak: 7€
*Salmenta online edo presentziala kontzertuaren egunean.
Sarrerak erosi
PROGRAMA
Modest Mussorgsky · Cuadros de una exposición
I. Promenade
*Trombón alto y piano
(Arreglo Senent Domingo)
Salvador Brotons · Sonata op.82
I.Adagio funebre
II. Cadencia
III. Allegro feroce
*Trombón tenor y piano
Maurice Ravel · Suite Mirois
IV. La Alborada del gracioso
*Piano
Mitch Leigh · The impossible dream
(Del musical “El hombre de laMancha”)
*Trompeta baja y piano
Giovanni Martino Cesare · La hieronyma
*Sacabuche y piano
Leonard Bernstein · Elegy for Mippy II
*Trombón Solo

“Viento al tiempo” teklak, haizea eta marrazkia uztartzen dituen emultsioa da. Alicia Torrea, Eloy Suárez eta Gerardo Sanzek beren diziplina artistikoak fusionatu dituzte entzuteko eta ikusteko esperientzia hori sortzeko, zeinetan publikoak ere parte hartzen duen.
Denboran zeharreko bidaia bat da, tronboiaren soinu- eta interpretazio-espektro zabalaren bidez, garai guztietako konposizioetatik igarota. Tronboi altoak irekitzen du kontzertua, M. Mussorgskiren Cuadros de una exposición obrako Promenade I piezaren egokitzapen batekin. Konposiziogilearen asmoa da bisitariak soinuzko erakusketan zeharreko pasealdia emulatzea.
S. Brotonsen Sonatak tronboiaren tinbrearen muturrak erakusten dizkigu, instrumentu solista gisa agertzean lengoaia garaikide baten bidez.
Pianoak M. Ravelen La alborada del gracioso piezan zehar eramango gaitu, Suite Miroirs obrako laugarrena. Pianorako egin zen hasiera batean, baina gero orkestratu egin zuten, kontzertu honetako bigarren pieza bezalaxe.
Eta, horrez guztiaz gain, aukera izango dugu tronboiaren familiako beste instrumentu batzuk ere ezagutzeko, hala nola tronpeta baxua eta sakebuta, ia 400 urteko aldea duten bi konposizioren bidez: Impossible dream eta La hieronyma, hurrenez hurren.
Azkenik, Elegy for mippy II piezaren eskutik, tronboi solorako eginiko obra bat ikusiko dugu, Bernsteinen lengoaia modernoan. Obra hori suite baten parte da, eta 1. mugimendua tronpeta solorako egina dago.
Eta, bien bitartean, zuzenean eta inprobisaziopean, pianoaren eta tronboiaren harmonia margoan eta kolorean islatuko duten ilustrazioez gozatu ahal izango dugu, zuzeneko kontzertu bizi-bizian.
Trihotz
Trihotz hiru artistaren jakingura musikal eta eszenikotik jaio zen, eta proposamen berritzailea ekarri dute lengoaia klasikoko musika zabaltzeko: erdigunean musika jartzeaz gain, haren transmisioa ere nabarmentzen dute, ilustrazioaren bidez. Horiek horrela, Trihotzek pianoa, tronboia eta pintzela igotzen ditu agertokira, publikoarekiko formatu elkarreragilean.