top of page

Asaba Bikotea 
 
Oinatzak
 
Marina Manterola, flauta
Carolina Agudín, gitarra
 
Uztailaren 4a · 20etan
Ama Agustinen Komentuko Patioa · Artziniega (Araba) 
Nola heldu

Sarrerak: 9€
5 kontzertu abonamendua: 36€ 
 

*Mendieta Kulturaren bazkideak: urteko kuota, 36 €, abonua eta lehen lerroetan erreserbatutako eserlekua barne.

**Sarrerak webgunearen bidez eta kontzertuen aurretik eskura daitezke.

Foto habana 5.jpg
PROGRAMA
 

Miroslav Tadic

Four Macedonian Pieces

I. Zajdi zajdi
II. Jovka Kumanovka
II. Pajdushka

Toshio Hosokawa

Japanese Folk Songs

II. Itsuki no komori uta

Elisenda Fábregas

Goyescas

III. Las majas en el balcón
IV. El sueño

Johanny Navarro

Bambuleá

Manuel de Falla

Siete canciones populares españolas

El Paño Moruno

Asturiana

Nana

Canción

Polo

Astor Piazzolla

Histoire du tango

I. Bordel
II. Café 1930
III. Nightclub 1960

Aita Donostia

Preludios Vascos

XIII. Urruti Jaya

Hainbat kulturatako musika-tradizioak ohoratuz, Asaba Duo-k bere lehen programa sortu zuen: Oinatzak —euskaraz, “aztarna”—. Programak soinu-bidai bat proposatzen du, tangoatik Balkanetara, euskal musikatik tradizio japoniarrera, Falla-ren Zazpi Abestietatik, Navarroren Puerto Rico-ko musika bitarte, Piazzollaren tangoetaraino.

Pieza bakoitzak eguneroko bizitzako eszenak irudikatzeko aukera ematen du: maitasuna, sehaska-kantuak, dantza folklorikoak... Musika bidezko narrazio honek publikoa kultura ezberdinetara hulbiltzen du, haiekin konektatzeko gonbita eginez.

Asaba Bikotea

 

Entzuleek bikote gazte honen teknika eta adierazkortasun musikal sendoa ez ezik, entzuleekin komunikatzeko duen modu hurbil eta naturala ere nabarmentzen dute. Kontzertu bakoitzean, Marina Manterola eta Carolina Agudínek giro atsegina sortzen dute, non musika giza konexiorako trena den. 2024ko urrian Arabako Arte Ederren Museoan egin zuten estreinaldiaren ostean, Asaba Duok proiektua Espainiako zein Europa Erdialdeko agertokietara eraman du. Espainiako Kultura Ministerioak eta Acción Cultural Españolak (AC/E) hautatu dute Asaba Duo 2025/26 denboraldirako MusaE proiektuan parte hartzeko, Espainiako Estatuko museo-sarean antolatzen diren kontzertu akustikoen zikloaren barruan.

Interpreteen norbanako ibilbide nabarmenek oinarri artistiko sendoa eta nazioarteko esperientzia ematen diote Asaba Duo-ri. Carolina, Tomás Campos eta Pavel Steidl bezalako gitarristekin ikasi du, eta bakarlari gisa jardun du, besteak beste, Residencia de Estudiantes-en eta CentroCentro Cibeles-en (Madril). Bere soinu indartsua, adierazkortasuna eta presentzia sendoa bere interpretazioen ezaugarri nagusien artean daude. Marinak, berriz, Juliette Hurel eta Julie Moulin flautistekin ikasi du, eta Concertgebouw Chamber Orchestra-rekin nahiz Espainiako Orkestra Nazionalarekin kolaboratu du. Kritika espezializatuak bere interpretazioen heldutasuna eta maisutasun teknikoa nabarmendu ditu Scherzo aldizkarian.

Asaba Duo arte-esploraziorako espazio partekatu gisa jaio zen, bikaintasunaren eta sentikortasunaren bitartez, kultura arteko elkarrizketa sortzeko asmoz.

bottom of page