Misaki Pascual
Piano fantasia
Uztailak 6 · 13 h.
Arteko Santutegia · Artziniega (Araba)
Nola heltzen
Sarrerak: 7€
*Salmenta online edo presentziala kontzertuaren egunean ordu lehenagotik.
_JPG.jpg)
PROGRAMA
L. van Beethoven
Sonata no 23 op. 57, “Appassionata”
I. Allegro Assai
II. Andante con moto - Attaca
III. Allegro ma non troppo - Presto
F. Liszt
Après une lecture du Dante: Fantasia quasi Sonata
M. de Falla
Fantasía Baetica
Programa hau pianorako sormenaren eta adierazpen-askatasunaren ingurukoa da. Irudimena eta inprobisaziorako inspirazioa dira Fantasien ezaugarri nagusiak. Hiru konpositore hauek, Schumann, Liszt eta Falla, egitura formalen desintegraziotik abiatuta, beren lengoaia propioa aurkitzen dute.
Schumannen Kreisleriana op. 16 zortzi pieza labur eta kontrastatzailez osatutako zikloa da, jatorrian "Pianoforterako Fantasia" izenarekin argitaratu zuena. Bertan, bere alderdi anitzak garatzen ditu konpositore eta pertsona gisa: bere gertakari maniako depresiboak edo bere emazte Clararekiko maitasun sakona..
"Sonata Dante" edo, Liszten arabera, "Fantasia quasi Sonata" mugimendu bakarreko lana da, estrukturalki Sonata bat gogorarazten duena. Danteren "Jainkotiar Komedian" oinarrituta, Lisztek maisutasunez idazten ditu infernuko aienea edo inspirazio zerutarreko koralak gogorarazten dituzten gaiak.
Azkenik, Fallaren Fantasia Baetikoak espainiar folkloreko eta flamenko inspirazioko gaiak biltzen ditu mugimendu bakarreko obra batean. Arthur Rubinstein piano-jotzaile handiari eskainia, pianorako obra espainiarrik funtsezkoenetako bat da, kolorez eta ñabarduraz betea.
Misaki Pascual
Espainiar eta japoniar jatorrikoa, Cumanán (Venezuela) jaioa eta Bartzelonan hezia, lau urterekin hasi zituen piano ikasketak. Misaki Pascualek hogei sari baino gehiago jaso ditu nazio eta nazioarte mailan. Bakarlari ibilbideaz gain, sarritan parte hartzen du ganbera-musikako hainbat taldetan, eta erregularki Europako hiri nagusietako areto nabarmenetan aritzen da.
Besteak beste, Dina Yoffe, Dmitri Alexeev, Hagen Quartett, Josep Maria Colom, Alba Ventura, Marie-Josèphe Jude, Paul Lewis, Akiko Ebi edo Marta Zabaletaren eskolak jaso ditu.
Misaki Pascual behin eta berriz gonbidatua izaten da Europako areto, jaialdi eta kontzertu-zikloetan jotzera, hala nola el Jardí dels Tarongers (Bertzelona), Kulturverein Schloss Höch (Salzburgo), Saint Savingo Jaialdia (Frantzia), Solitär Kammermusiksaal (Salzburgo), Juan March Fundazioa (Madril), Boccherini Open Gold Jaialdia (Lucca), etab. Bere interpretazioen eta elkarrizketen grabazioak RTVEko Radio Clásican eta Catalunya Musican eman dira.
2024tik Madrilgo Goi Mailako Errege Musika Kontserbatorioko piano departamentuko irakaslea da.