top of page

Juan Laborería, baritonoa
Carmen Santamaría, pianoa
Lied errezitaldia

Uztailak 4 · 20 h.
Arteko Santutegia · Artziniega (Araba) 

Nola heltzen

Sarrerak: 7
*Salmenta online edo presentziala kontzertuaren egunean ordu lehenagotik.

Juan Laboreria (1).jpg
PROGRAMA
 

Franz Schubert (1797-1828)

Fahrt zum Hades

Erlkönig

Clara Schumann (1819-1896)

Liebeszauber
Die stille Lotosblume

Richard Strauss (1864-1949)

Die Nacht

Allerseelen

Zueignung

Gabriel Fauré (1845-1924)

Au bord de l’eau

Prison
Clair de lune

Henri Duparc (1848-1933)

Chanson triste

Testament

Lili Boulanger (1893-1918)

Reflets Attente

Emma Chacón (1886-1972)

No llores ¿Por qué?

Antón García Abril (1933-2021)

Coita
Yo no soy marinero

Gure errezitalak Lied, Mélodie eta Espainiar Abestiaren generoen zeharreko ibilaldi bat proposatzen du. Franz Schubertekin abiatuko gara, Lieder generoaren erregetzat hartzen dena, hura garatu eta bere gailurrera eraman baitzuen. Clara Schumann eta Richard Straussen obrekin jarraituko dugu, alemaniar erroman=zismo eta erroman=zismo-osteari ahotsa emango diotelarik. Frantses atala Gabriel Fauré, Henri Duparc eta Lili Boulangerrek ordezkatuko dute, zeinen musika Verlaine, Prudhomme, Lahor, Silvestre eta Maeterlinken poesiarekin elkarrizketan entzungo da.

 

Bidai hau XX. mende espainiolean amaituko dugu, bere bizitzaren parte luze batez Bilbon bizi izan zen Emma Chacón autore katalanaren eta XX. eta XXI. mendeetako Espainiar Abes=aren autore emankorrenetako bat izan zen Antón García Abrilen musikarekin.

Juan Laborería

 

Juan Laboreríak Koru Zuzendaritza (ESMuC eta Leipzigeko HMT Felix Mendelssohn-Bartholdy) eta Kantuko (Conservatori del Liceu eta Musikene) goi-mailako ikasketak burutu zituen. “Ciudad de Logroño” Kantu Lehiaketaren 40o edizioan saritua izan zen eta Euskadiko Orkestra, OSPA, Iruñeako Sinfonikoa, Oviedo Filarmonía, Málagako Sinfonikoa edo Turinigiako Sinfonikoa bezalako orkestrekin abestu du.

Besteak beste, ABAO (Roméo et Juliette), Musika Hamabostaldia (La Fille du Régiment eta Carmen), Oviedoko Opera (Hamlet), Teatro Real Junior (The Idea) edo Kantabriako Festibalen Jauregiaren (Don Gil de Alcalá eta María de Buenos Aires) ekoizpenetan hartu du parte. Jarraian agertzen diren bezelako rolak ere abestu ditu: Figaro eta Conte d’Almaviva (Le Nozze di Figaro), Papageno eta Sprecher (Die Zauberflöte), Schaunard (La Bohème), Masetto (Don Giovanni), Guillermo (Don Manolito), Marullo (Rigoletto), Atenedoro (La Revoltosa)...

Ganberako errezital ugari eskeini ditu eta 9o Sinfonia (Beethoven), Carmina Burana (Orff), Requiem (Mozart), Messiah (Händel), Requiem (Fauré) edo Petite Messe Solennelle (Rossini) bezelako obrak ere abestu ditu. Bilboko Koru Elkartearekin batera V. de Zubiaurreren La Pasión grabatu du.

Orainaldiko denboraldian, ondorengo rolak debutatuko ditu: Maestro Spinelloccio (Gianni Schicchi) ABAOrekin, Marchese D’Obigny (La Traviata) Baluarte Fundazioarekin eta Geôlier eta 2o Commissaire (Dialogues des carmélites) Kantabriako Festibalen Jauregian. Honez gain, Euskadiko Orkestraren denboraldian parte hartuko du, Pascual Aldaveren Akelarreren 3o Rapsodia abestuz.

Carmen Santamaría

Castro Urdiales, 1987. Musikenen, Budapesteko Ferenc Zenemuveszeti Egyetemen eta Kataluniako Goi-mailako Musika Eskolan (ESMuC) prestatu zen. ESMuCen bi urtez Lied departamentuko kolaboratzaile gisa aritu zen eta, ondoren, Liedaren interpretazioaren irakasle moduan. Bere formakuntzan Miguel Ituarte, András Kemenes, Márta Gulyás, Rita Wagner eta Francisco Poyatok funtsezko papera jokatzen dute. Gainera, Sergei Yerokhin, Claudio Martínez- Mehner, Kennedy Moretti, Thomas Steinhöfel, Hartmut Höll edo Wolfram Riegerren aholkuak jaso ditu.

Barcelona Obertura, Musika Hamabostaldia, Monteleón Festibala, Varna summer music festival, Kantabriako Schubertiada, Vilabeltraneko Schubertiadaren Akademia edo Gasteizeko Jalgi Voz bezelako festibaletan aritu da, bai eta Budapesteko Uvegterem, Palau de la Música, Botín Zentroa, Kantabriako Festibalen Jauregia edo Mexiko Hiriko Helénico Antzokia bezelako aretoetan ere.

Cristina Barceló, Ana Fontecha eta Esteban Sanzen idatzi berriko obrak estreinatu ditu. Ensemble instrumental de Cantabria (Enseic) eta Emakume Sortzaile eta Artisten Sarearen (ESAS) kolaboratzailea da. Arturo Dúo Vitalen obraren zabalkundeari ekinik, 2020ean bere lehendabiziko diska grabatu zuen, konpositorearen pianorako eta ahots eta pianorako obrarekin. 2022an Mireia Tarragórekin bere bigarren diska kaleratu zuen, emakume konpositoreen obrak grabaturik.

bottom of page