top of page

Magna Boskotea
Moldatzaile handiei omenaldia

Niko Zubia, tronpeta
Iker Urreta, tronpeta
Asier Urreta, tronpa
Iñigo Sarasola, tronboia
Joaquín Fco. Díaz, tuba


Ekainak 20 · 20 h.
Arteko Santutegia · Artziniega (Araba) 

Nola heltzen

Sarrerak: 7
*Salmenta online edo presentziala kontzertuaren egunean ordu lehenagotik.

_DSC0377.jpg
PROGRAMA
 

Claude Debussy / Arr. Geoffrey Emerson

Le Petit Negre

​

Georges Bizet / Arr. Fred Mills

Carmen Suite No.1

​

Gustav Holst / Arr. Jean-François Taillard

Jupiter from “The Planets Suite”

​

Claude Debussy / Arr. Keith D. Snell

Clair de Lune

​

George Gershwin / Arr. Jean-François Taillard

An American in Paris

​

Francisco José Villaescusa

Basajaun*
 

Arr. Don Gilllis

Just a Closer Walk with Tee

​

*Estreinaldi lana, Magna Boskotearentzat konposatua. Jatorrizkoa metalezko boskotearentzat.

70 minutuko iraupeneko kontzertuarekin, Magna Boskoteak XIX. eta XX. mendeetako europar eta amerikar musikan oinarritutako kontzertua eskeintzen du. Kontzertu hau, haize metal formakuntzan hain garrantzitsu izan diren moldatzaileei eskeinita dago. Horien artean, Fred Mills (Canadian Brass), Geoffrey Emerson (Philip Jones Brass Ensemble), Jean-François Taillad eta bertako moldatzaile gazteak, Iñigo Remirez bezela, nabarmentzekoak dira besteak beste. Horretarako, periodo historiko horien eta haize metalezko formakuntzarako garrantzisu izan diren obra esanguratsuen moldaketak eskeiniko dizkizuete.

​

Era berean, ikus-entzuleek Caudete herrialdeko Francisco José Villaescusa konpositorearen Basajaun piezaren estreinaldiaz gozatu ahal izango dute. Obra hau, euskal mitologiari eta Magna Boskotearen kideen izaerari keinu eta omenaldi bat da. 

​

​​

Magna Boskotea

 

Magna Boskotea, 2018an jaioa eta Gasteizen findutako bost musikarik  osatuak, gure herrialdean haize metal boskotea eta honen errepertorio esanguratsuena ezagutarazteko sortu zen.

Ikaskide eta lankideak, hainbat proiektutan lan egin ondoren, proiektu honetan murgiltzen dira formakuntza honetarako errepertoriotik garrantzitsuena eskeintzeko eta, egungo konpositoreen eskutik, haize metalezko boskoterako obra berriak sortzeko asmoz.

​

2024ko apirilean, Magna, Caudete herrialdeko Francisco José Villaescusa-ren Basajaun konposizio berria estreinatu zuen.

Bere ibilbidean nazioarteko eta nazioko jaialdietan eskeinitako kontzertu ugari nabarmentzen dira, hala nola: Gasteizko “Martes Musicales” eta “Ciclo de Cámara del Teatro Principal”, Tafallako “Tubala Brass Week”, Lekeitioko “Itxas Soinua Musikaldia”, Bermeoko Nazioarteko Musika Astea edo Bakioko Musika Astea, besteak beste.

​

Magna Boskotea, Niko Zubia, Iker Urreta (tronpetak), Asier Urreta (tronpa), Iñigo Sarasola (tronboia) eta Joaquín Fco. Díaz (tuba) osatzen dute.

​

bottom of page